XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANALISI ARIKETAK Egitzazu hurrengo perpausen barne egituraketen adierazpen logikoak.

1. Esan dizut Azkoitiko bere adiskidearen etxera joan dela.

2. Ez genekien bide galdu hartatik nora iritsiko ginen.

3. Ez dut uste nigan gehiegi pentsatzen duzunik.

4. Artzainak adierazi zigun nola irits gintezkeen tontorreraino.

5. Berehala erabakiko dut ur hotz honetara sartuko naizen.

6. Ez zitzaigun komeni beraiek kablea ezagutzea.

7. Idazlanak gaurko egiteko ez nion entzun.

8. Afaria bihar egingo dugun galdetu didate.

9. Perpaus honen egitura nahiko zaila dela esan daiteke.

10. Ez dakit kalean ala klubean egongo diren momentu honetan.

DEKLINABIDEA TEST BIDEZ Idatz itzazu hurrengo esaldiak hutsuneetan aukera zuzena ipiniz.

1. Hiri batzuetako kaleak...... beteak egoten dira. a) eskalez. b) eskaleez. c) eskaletaz.

2. Apurka-apurka...... konbentzitzen ari da bere seme egosgogorra. a) aita. b) aitak.

3. Azken...... eguraldiak ez du aldaketarik izan. a) ordutan. b) orduetan.

4. Honez gainera, hor daude lehen aipatutako mutilen...... ere. a) kasuek. b) kasuak. c) kasu.